Kirol Astea 2017/2018

2017-18 ikasturteko kirol astea iristear dago eta ohar honen bitartez informazioa emango zaizue.
Aurtengo kirol astea ate irekiko jardunaldietan oinarrituko da. Ikastolako ikasle eta gurasoek ikastolan egiten diren ekintzak astean zehar ikusteko aukera izango duzue. Honekin batera, gimnasia erritmiko eta judo erakustaldiak ere izango dira.

 

Kirol asteko funtzionamendua:

  • Astelehena, Maiatzak 7: Futbito (kiroldegiko ateak zabalik egongo dira ekintza egiten den bitartean eta ikusleak harmailetan egon beharko dira).
  • Asteartea, Maiatzak 8: Multikirola eta eskubaloia (kiroldegiko ateak zabalik egongo dira ekintza egiten den bitartean eta ikusleak harmailetan egon beharko dira).
  • Asteazkena, Maiatzak 9: Judo (erakustaldia egingo dute kiroldegian eta futbito ekintzara joaten diren ikasleak ekintza ikustera joango dira, eta ekintza bukatzerakoan klasean parte hartzeko aukera izango dute).
  • Osteguna, Maiatzak 10: Gimnasia erritmikoa (erakustaldia egingo dute kiroldegian eta eskubaloia ekintzara joaten diren ikasleak ikustera joango dira, eta bukatzerakoan klasean parte hartzeko aukera izango dute).
  • Ostirala, Maiatzak 11: Patinaje (kiroldegiko ateak zabalik egongo dira ekintza egiten den bitartean. Multikirola ekintzara joaten diren ikasleak ekintza ikusten egongo dira eta eguraldiak baldintzatuko du haur hezkuntzako patioa erabiltzen den).

 

Robotika ekintza

Robotika ekintzara joaten diren ikasleek berdin jarraituko dute, baina klaseko ateak zabalik egongo dira.
Ekintza gela batean jorratzen denez, ikustera joan nahi duenak beharrezkoa izango du mailez bidalitako orrian apuntatzea, jende asko apuntatuz gero txandak eraiki behar ditugulako.

Robotika ekintza astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten da Lehen Hezkuntza bateko informatika gelan arratsaldeko 16.30etatik 18.00etara.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password