Itxaropena Ikastola, Save The Childrenekin elkarlanean aste honetan zehar

Aste honetan zehar, Save The Children GKEren eskutik ikastolako ikasleei ekintza bat proposatuko zaie: Orri-markatzaile solidarioa.

Haurrak, Afrikako kontinenteko herrialde pobreenetako umeen egoeretara hurbiltzen dituen hezkuntza-proiektua da. Adin desberdinetara egokitutako proposamen didaktiko desberdinen bidez (ipuinen irakurketa, komikiak, ginkanak, orri-markatzailea,…) beste ume batzuen errealitatea ezagutzeko aukera emango zaie ikastolako ikasleei.

Edizio honetan, jarduera honen bidez bildutako dirua, Hego Sudaneko bost urte baino gutxiago duten umeen biziraupen programetara zuzenduta egongo da.

Proposamenaren barruan, gelan ikasleek pertsonalizatu beharko dituzten 5 orri-markatzaile datoz. Geroago, irakurle solidarioei (aita, ama, aitite-amama, neba-arrebak, lagunak,…) orri-markatzaile hauek “erosteko” aukera eskeini, bildutako dirua herrialde ahulenetan desnutrizio jasaten duten haurren bizitza salbatzera bideratuko dela azalduz. Azkenik, bildutako dirua jasoko dute eta tutoreei emango diete. Ikastolatik, jasotako diru guztia Save The Childrenera bidaliko da 

Eskerrik asko!

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password