Nazioarteko Liburuaren Eguna: horrela bizi izan dugu ikastolan

** Oraindik ari gara lanean edukiak gehitzen.

 

Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako umeak Maider izan dugu gure artean liburuaren eguna ospatzeko. Maider Gipuzkoatik etorri zaigun ipuin kontalari bat da, eta berarekin, ipuin ezberdinak irakurri ditugu eta abentura pilo bizi. Gainera, gurekin ibili da kantatzen eta antzerkitxoak egiten gure partaidetzarekin. Esperientzia bikaina!

 

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Karlos Santiesteban idazlea izan da ikasleekin. Haien galderak erantzuten ibili da eta bere istorio eta liburuei buruzko azalpenak eta bitxikeriak kontatzen aritu da. Ikasleak adi-adi entzun diote Karlosek kontatutakoari, eta ondoren, liburuak sinatuta eramateko aukera izan dute!

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password