DBH 2 | Matematika tailerra eta Pi zenbakiaren ospakizuna!

DBH Matematika tailerran!

Ihazko arrakasta ikusita aurten ere Itxaropena Ikastolak Matematika Olinpiadan parte hartu du; ihazko finalera Galder Lizeaga eta Zuriñe Riscado heldu ziren eta lan bikaina egin zuten.

Aurten ere, garunari kea dariola aritu dira DBH-2ko matematikariak eta proposatu zaien egoera eta problema guztietarako irtenbideak aurkitu dituzte.Hurrengo zailtasun mailarako prest, hauek izan dira finalerako sailkatuak: Amaia Barroso, Irati Viota, Izaro Fernandez eta Haizea Villarroel. Guztion neuronen uhinak finalaren egunean zuengana helduko direlakoan, ANIMO eta ONDO PASA!!!

PIren eguna ospatzera!

Oporrak hartu aurretik, PIren eguna ospatu zen.

Pi zenbaki xelebrea da: zirkunferentzia baten zentrutik perimentroan dauden puntetarainoko distantzia kostantearen (erradioaren) eta zirkunferentziaren perimetroaren arteko erlazioa islatzen du. Proportzio horren kuantifikazioak bere garaian eztabaida SUTSUAKpiztu zituen, literalki, izan ere Pitagoras proportzio horren kalkuluan ikerketak eta aurrerapenak egiten ari zela (beti zen 3 aldiz baino zertxobait handiagoa -3,1415..) bere ikasle batek aipatu zion ezinezkoa izango zela zenbaki horren kalkulu zehatza lortzea amierarik gabeko zenbakia baitzen. Pitagorasek ez zuen ideia onartu, are gehiago, haserretu zen eta ikaslea sutan erretzera kondenatu zuen.

Zorionez ikasketa prozesuetan aldaketak eman dira eta horren erakusle BCAM (Basque Center for applied Mathematics) eta Naukasek antolatu zuten tailerrak pi-ren egunean: SOLIDO PLATONIKOAK
Platonek materiaren izaera ezberdina oinarrizko 4 partikula ezberdinen nahasketaren bitartez azaltzen zuen eta hortik abiatuta poliedro erregularrak definitu eta ikertu zituen.

Poliedro berezi horiek ezagutzera joan ginen DBH3 eta DBH4ko taldeak; horretarako, bada norberak eraikitzea baino modu hobeagorik? (Poliedro erregularren ezaugarria: aurpegi guztiak berdinak eta erpin bakoitzean aurpegi kopuru bera eta ertz kopuru bera).

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password