Beldurrak: zer dira eta nola kudeatu

Beldurrak haurraren garapenaren prozesuraren barnean sartzen dira; pentsa haientzak dena berria denez, edozein gauzarekin beldur daitezkela.

Bakoitzaren izakeraren araberakoak, ematen diegun segurtasunaren araberakoak eta haien ingurua zein puntutarainoa menderatzen dutenen araberakoak izaten dira beldurrak.

 

¿Nola lagun ditzakegu beldurren aurrean?

Haien beldurren aurrean bakarrik eta ahul senti ez daitezen, helduok haien ikuspegia kontutan hartu behar dugu, ez egin egoera ezberdinen aurrean ez ikusiarena eta ez kendu ere garrantzirik, gehiegi babestu gabe ere.

Bi urte baino gehiago badute, nahiko lagungarria izan daiteke haien adinean gu ere gauza batzuei beldurra geniela azaltzea, eta nola ere, gaur egun, ulertu dugula haien beldur ez dugula izan behar.

Izan pazientzia eta ez haserretu, bestela, urduriago jarriko dira eta gehiago beldur daitezke. Hitzaldi batek ere ez du eraginik izango, oraindik azalpen luzea urtzeko gai ez direlako. Denbora behar dute beldurrak galtzen joateko.

Beldurra ematen diena kontrolatzeko gai badira, seguruago egongo dira, adibidez:

Txorrotatik ateratzen den uraren beldur badira, azalduiezue nola ireki eta itxi dezaketen haien kabuz.

Ez erabili beldurrak mehatxu moduan, eta zoriondu edozein aurrerapausu txiki:

Uraren beldur badira eta igerileku ondoan jesartzen badira uretan oinak sartzeko, zorionduko ditugu egindako ahaleginengatik. Uretara bultzatzeak ez die lagunduko beldurra kentzen, areagotzen baizik.

Eta batez ere, ez igorri haiei zuen beldurrik, haien aurrean kontrolatzea eta disimulatzea tokatuko zaizue:

Bakarrik lo egitearen beldur badira, eta gu haien ondoan gelditzen bagara lokartzen diren arte, beldurtzeko arrazoi bat dagoela transmitituko diegu, eta haien beldurrak indartuko ditugu.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password