Etapaz etapako Hezkuntza Eskaintza

Haur Hezkuntza

Gure Haur Hezkuntza proiektuak umea du erdigune. Bere interesak jarraituz eta bere beharrei erantzuten lanean gabiltza, horrela, bizitzarako behar dituen konpetentzia guztiak lortzen laguntzen: irakaslea ez da informazio banatzeaz arduratzen den norbait, baizik eta gidaria haien intesguneei erantzuna bilatzen saiatzeko, dituzten aukera guztiak aprobetxatuz.

Manipulazio eta esperimentazioaren bidez, eta jolasari berebiziko garrantzia emanez, 0-6 urte bitarteko umeak familia giroan hezitzen ditugu ikastolan, balore sozial eta zibikoei erreparatuz.

 

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako etapan, umeei ardura gehiago emango zaizkie bereganatutako konpetentzieak garatzen jarraitzeko. Txanela metodoaren bitartez, baina bestelako gehigarriekin ere osatzen, egunero, haien jakinmina piztea dugu helburu, pixkanaka, inguratzen dituen munduari buruzko informazio gehiago izan dezaten, eta gizartean moldatzeko behar dituzten tresnak eskuratzeko.

Aldi berean, elkarkidetza bultzatzen saiatzen zara, elkarlana aurrera eramaten ere ikas dezaten. Honetaz gain, egunero ordu erdiko irakurketa saioak betetzen dira, LH1etik aurrera: honekin, bi helburu betetzen ditugu; alde batetik, irakurzaletasuna bultzatzen dugu ikasleengan, eta bestetik, ulermena hobetuz, beharrezko konpetentzia guztietan hobetuko dira, eta honek, edozein irakasgai aurrera eramaten lagunduko die.

 

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, teknologia berriekin lan egiten da IKT proiektuaren bidez. Horrela, liburuek ordenagailu eta proiektoreei lekua utzi diete, eta lan egiteko orduan, ikasleek teknologiari erabilera berri, egoki eta eraikitzaileak ematen ikasiko dute.

LHn hasitako lankidetza proiektuak ere aurrera jarraitzen du, eta talde espiritua sortzeko helburua beti dago presente, aldi berean, ikasle bakoitza pertsona moduan eraikitzen laguntzen dugun bitartean. Berebiziko adinean daude kanpoan duten munduarekin elkarbizitzan aritzen ikasteko, errespetuz, haien pentsaerak eta ideiak direla medio, munduaren parte izaten ikasteko, bertan, nork bere harri koskorra ekartzeko.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password