Itxaropena Ikastola | Gure historia

1972.urtean, 11 haur zeudelarik, lehen promozioa sortu zen ikastolan. Aurreko urtean Trapagarango zenbait familiek herrian ikastola bat sortzeko beharra ikusi zuten, eta gaur ezagutzen dugun ikastolaren lehen pausuak ematen hasi ziren. Meatzaldean hizkuntza berreskuratzearen beharra ikusi zuten familiek, Euskal Herrian bizi garenon komunikazio gailu den euskara umeek adin egokian eta behartuta egon gabe ikasteko beharra ikusi zuten.

Ikastola sortzearekin batera Etxebarriako Zulueta baserria ere alokatu zen, bertan umeek euskaraz askatasunez ikasi ahal izateko, animaliak eta landa eremua ikusi eta bertan hizkuntzaz gozatzeko aukera izan zezaten. Espazioa guraso, irakasle eta juntakideek kudeatzen zuten garai hartan.

Hainbat pauso eman dira garai hartatik gaur arte. Ikastola Trapagarango eredu euskalduna izan da urteetan, euskal kulturan aitzindari, gurasoei gaueskolen bidez euskaraz ikasteko aukera eman zien lehena, egun ere, euskararen aldeko apustu sendoa egiten duena, euskal kultura herrian hedatzeko ekintzak egiten dituena; KORRIKA, OLENTZERO,…

Gaur egun, 60.hamarkadan herriak sortutako ikastola horiek hezkuntza kooperatiba dira, irabazi asmorik gabekoak eta, zerbitzu publikoa eskaintzeagatik. Onura Publikoko aitormena dutenak, eta hala da gure ikastola ere, Euskal Herriko Ikastolak Kooperatiba Elkarteko kidea.

Hasiera-hasieratik kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzea izan da ikastolaren helburua. 0-16 urte bitarteko gazteak dauzkagu orain gure ikasgelak betetzen, eta giza balioetan oinarriturik, ondo prestatutako pertsona kritikoak, sortzaileak eta ekintzaileak sortu nahi ditugu, beste gizakideekin batera gizarte humanistagoa egin dezaten.

70.hamarkadako ikasle talde txiki hori familia handia bihurtu da, eta gaur 500 ikasle inguru biltzen ditu Itxaropena Ikastolak. Gaur bigarren lerroa errealitate bat da!

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password