Eskolaz kanpoko ekintzen ordutegia eta arauak

 

Hemen duzue ikasturte honetarako eskolaz kanpoko ekintzen ordutegia:

 

Imaginatuko duzuenez, eskolaz kanpoko ekintzek badituzte bere arauak.

 

Hemen dituzue laburtuta, arau orokorrak:

  • Ekintza bakoitzaren programaketa, eta talde zein espazioen banaketa, hala eta ekintza berrian sortzea Eskola Kirolako Batzordeen esku egongo da.
  • Ekintza bakoitzak ikasle minimo bat behar izango du, minimora ez ailegatzekotan, ekintza ez da aurrera eramango.
  • Ez ahaztu eskolaz kanpoko ekintzak, hezkuntzaren osagarri direla, borondatezkoak izan behar direla, eta umeek ez dutela behartuta etorri behar.
  • Edozein errespetu falta ekintza hauetan, bai monitore zein ikaskideei, familiari komunikatuko zaio.
  • Monitoreak falta izango balira (gaixotasun bategatik, edo betebehar pertsonalengatik), ordezkatuak izango lirateke egun horretan, eta ordezkoak betiko programaketa aurrera eramango luke.
  • Ordainketa: hile osokoa egingo da, urria eta maiatza artean. Ez da kontutan hartuko zenbat egun opor dituen hilabete bakoitzak, hau kontutan izan delako jada prezioak erabakitzean.

Altak / bajak:

Alta berriak emateko, matrikula epean egonda, izen-emate imprimatia bete beharko duzue. Epetik kanpo eskatua, idazkaritzan komunikatu eta ekintzaren egoeraren arabera (ume kopurua, etab.) erabakia hartuko da.

Baja emateko, idazkaritzan komunikatu opor egunak baino lehen (Gabonak, aste santua, uda). Gogoan izan, dagokion dokumentu bidez eskatutako bajak besterik ez direla bideratuko. Bestelako kasuetan (gaixotasun, lesio…), behar bezala justifikatuta egon beharko dute.

 

Tarifak

Hemen dituzue aurtengo tarifak eskura PDFn: TARIFAK 17-18 Eskolaz kanpoko ekintzak

 

Informazio gehiago behar izatekotan, hemen duzue atxikituta arauen zerrenda osoa PDFn:

Eskolaz Kanpoko Ekitzen Arauak : Normas de Extraescolares 2017 : 2018

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password